Txakurraren aldakako displasia
Txakurraren aldakako displasia txakurraren aldaka-hezurreko gaixotasun bat da, hereditarioa, ez sortzetikoa ez baita jaiotzean ageri, txakurkumearen garapenean baizik. Laugarren edo bostgarren hilabetetatik aurrera suerta daiteke. Malformazio baten ondorioz gertatzen da, koxofemoral artikulazio izeneko malformazioagatik, alegia. Honek mina eta, batzuetan, maingutasuna sortu dezake. Baita eskailerak igotzeko eta esertzeko arazoak ere ekarri ditzake. Laugarren hilabetetik aurrera ikus daiteke animaliak duen ala ez. Baina kasu estremoenak dira. Hamabigarren hilabetera arte ikus daiteke. Hala ere, lau hilabete bete baino lehen, PennHip izeneko test bat egin daiteke non izateko probabilitatea atera daitekeen, nahiz eta diagnostikoa lau hilabeteekin atera behar den.
Nagusiki, txakur-arraza handietan suertatzen da. Animaliaren pisua eta bolumen korporala handiagotzea ekarri dezake. Elikadura, ariketa fisiko intentsua, gehiegizko pisua eta alterazio hormonalak txakurren aldaka-displasiaren aurkezpenean parte hartzen dute ere.
Kausak
Kausa nagusiena faktore genetikoa da. Txakurkume bat ez badu displasiaren genea, ez du inoiz izango. Hau, gehiegizko pisuaren edota gehiegizko ariketa fisikoren ondorioa izan daiteke. Orokorrean, txakur arraza handienetan gertatzen da, beraien pisuarengatik eta hazitze azkarragatik.
2014ko uztailean Californiako ikertzaile talde batek ikerketa bat egin zuen. 1.500 Labrador Retriever eta 1.015 Golden Retriever hartu zituzten. Argitu zuten 6 hilabete baino lehenago txakurkumeak zikiratzen bazituzten, displasia izateko probabilitate gehiago dute; Labrador Retrieverretan bikoiztu egiten da eta 4,5 aldiz Golden Retrieverretan.
Sintomak
Txakurren aldaka displasia hantura mingarria eta funtzio muskularraren galera aldakako artikulazioetan. Komunagoa da txakur arraza handienetan gertatzea, baina edozein txakurri gertatu ahal zaio, hala nola, Beagleari. Gehiegizko ariketa fisikoa edota gutxizko ariketa fisikoa displasiaren sintoma ikusgarri bat da.
Larritasuna
Larritasun gradu ezberdinak daude, Norberg-en angelua izeneko neurgailu mota batekin neurtutakoa. Txakurrari erradiografia bat egin behar zaio. Erradiografian, marra bat egiten da femurraren buruko zentrotik, bestearen zentroraino. Gero, bi muturretatik, beste marra bat egiten da ertz azetabular dortsaletik pasatzen dena, aurrekoarekin angelu bat osatuz. Ateratzen den angeluaren arabera, ikus dezakegu zer motatako larritasuna duen:
- 105° baino gehiago badu, ez du displasia izango.
- 100°-105° tartekoa badu, displasia arina da.
- 90°-100° tartekoa badu, displasia neurrizkoa da.
- 90° baino gutxiago badu, displasia larria da.
Tratamendua
Hainbat gradutako displasia daude eta, horren arabera, bi motatako tratamendu daude: kontserbatzailea eta kirurgikoa.
Tratamendu Kontserbatzailea
Tratamendu kontserbatzailea kondroprotektore (gaixotasunaren hedapena moteltzeko) eta antiinflamatorioak edo analgesikoak (mina gutxitzeko) txakurrari administratzean datza. Bada ere ikusi da pisua gutxitzen eta osasun onean mantentzen estres gutxiago sortzen diola animaliari.
Tratemendu Kirurgikoa
Tratamendu kirurgikoa posibilitate ezberdinak ematen ditu: tratamendu sendagarriak eta aringarriak daude. Sendagarrien barruan, Osteotomia Pelbiko Hirukoitza eta aringarrien barruan, Artroplastia mota bat. Beste hainbat kirurgiko ezberdin daude, gizakienen berdintsua, protesi bat jartzen datzana.
Prebentzioak
Txakurkume bat adoptatzerakoan, ziurtasun agiri ofiziala eskatzea garrantzitsua da, bere gurasoek edota aiton-amonek gaixotasunen bat duten jakiteko. Horrela, Europan eta Estatu Batuetan displasia kasuak txikitu egin dira. Hala eta guztiz ere, gurasoak displasiatik libre badaude ere, baliteke txakurkume horrek hedatzea, gaixotasun poligenetikoa baita.
Arraza kaltetuenak
Displasia hau izateko posibilitate gehien dituzten arrazak Labrador Retrieverra, Golden Retrieverra, Rottweilerra, Mastinak, Terranovarra eta Alemaniar artzain txakurra dira. Aurrekoak, txakur arraza handiak dira, baina baita txakur arraza txikienetan gertatzen da ere, hala nola, Beaglenetan. Txakurraren displasia atzeratzeko animalia pisu berdintsuarekin mantendu behar da beti.
Aholkuak
- Kalitatezko pentsua eman behar zaio txakurrari, behar baino bitamina eta mineral gehiago ez dituena, baina, nagusiki, tamainia handiko txakur bat bada.
- Txakurrak ariketa fiskoak egin behar ditu hazten ari den eñean.
- Maingutasun sintomak izaten hasten duenean, albaitariarengana joan.
- Txakurrak displasia izan duen familiakoa bada, zelatatu egin behar dira sintoma posibleak.
Erreferentziak
- Txakurren aldakako displasiaren sintomak
- Txakurraren displasia
Kanpo estekak
- http://www.perros.com/articulos/enfermedades-de-perros/
- http://www.doogweb.es/2010/11/12/las-10-enfermedades-mas-frecuentes-en-los-perros/
- Datuak: Q1434611
- Multimedia: Hip dysplasia in dogs / Q1434611