Tximeleta-hegaleko ateak

Mercedes-Benz SLR McLaren superkirol-automobila, ateak irekita.

Tximeleta-hegaleko ateak, tximeleta-ateak, belatz-hegaleko ateak, ate bertikalak edo ate diedrikoak ere deituak, errendimendu handiko automobiletan ikusi ohi diren ate-mota batzuk dira. Guraize-ateen antzekoak dira, baina guraize-ateak aurrera eta gora mugitzen diren bitartean, tximeleta-ateek ere bira egiten dute kanpora mugitzen diren bitartean, eta horrek autoan sartzea eta autotik ateratzea errazten du, espazioa aurreztuz.

Alfa Romeo 33 Stradale eta Toyota Sera kirol-autoak, eta McLaren F1, Saleen S7, Ferrari Enzo eta Mercedes-Benz SLR McLaren superkirol-automobilak, besteak beste, tximeleta-ateak dituzte.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2572891
  • Commonscat Multimedia: Automobiles with butterfly doors / Q2572891

  • Wd Datuak: Q2572891
  • Commonscat Multimedia: Automobiles with butterfly doors / Q2572891