Unama
Unama | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Ziburu, (Lapurdi) |
Musika mota | folk |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Kultulan Diskak / Usopop |
Taldekideak | |
Domeka Zubeldia Kamila Zubeldia Nahia Zubeldia Unai Zubeldia | |
Unama Ziburuko Zubeldia familiako lau kidek sortu musika taldea da.
Taldea
Taldean bi anai-arreba pare dira (alde batetik Nahia eta Unai, bertzetik Domeka eta Kamila), elkarren artean kusiak. Zubeldia familian betidanik kantatu izan dute biziki. Bi neskak elkarrekin ibiltzen ziren maiz, eta mutilak berdin, usu kantuz ere. Egun batez, neskei Ikastolaren aldeko kantaldi batean parte hartzeko galdegin zieten, eta neskek mutilei laguntza eskatu. Hola hasi ziren lauak kantuz, 2000. urtean. Arrakasta pixka bat bildu baitzuten, kantuak sortzen hasi ziren eta 2005ean atera zuten lehen diska. Bigarrena, Iduzki xuria, 2019an atera zuten, Usopop elkartearekin. Kamilak Saioa taldean ere parte hartzen du Marieder Iriartekin batera. Nahia Lumi bikotean ari da Manu Matthysekin.
Diskografia
- Unama (2005, Kultulan Diskak)[1]
- Iduzki xuria (2019, UsoPop Diskak)[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q31723098
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |