Uncastilloko ituna

Uncastilloko ituna 1363. urtean Nafarroako Karlos II.aren eta Aragoiko Petri IV.aren artean Aragoiko Uncastillo herrian sinatutako ituna izan zen. Itunaren arabera Joana Karlos II.aren arreba Joanekin (Aragoiko koroaren ondorengoa) ezkonduko zen. Hitzarmenaren arabera elkarri lagundu behar zioten Nafarroak eta Aragoik eta gerrara hots egin behar zieten Gaztelari lehenik eta Frantziari, ondoren. Gaztela konkistatuz gero lurralde hura banatzeko akordioa ere sinatu zuten. Gaztelako erregeak ezer suma ez zezan Nafarroa eta Aragoiko erregeen arteko itxurazko gerrari eman zioten hasiera.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/3/3 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12268572
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEN: 19929
  • GEA: 12507
  • Wd Datuak: Q12268572


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.