WordPress
WordPress | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Matt Mullenweg (en) eta Mike Little (en) |
Sorrera-urtea | 2003 |
Argitaratze-data | 2003 |
Azken bertsioa | 6.6.1 |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | PHP eta React |
Irakur dezake | Microsoft Windows eta UNIX-moduko |
Egile-eskubideak | copyright, egile-eskubideen titularrak jabari publikoari eskainia |
Lizentzia | GNU General Public License, version 2.0 or later (en) |
Deskribapena | |
Oinarritua | b2 (en) |
Ekoizpena | |
Garatzailea | WordPress Foundation (en) , Matt Mullenweg (en) , Helen Hou-Sandí (en) , Andrew Nacin (en) , Dion Hulse (en) eta Mark Jaquith (en) |
Euskaraz | |
Euskaraz | Bai |
www.wordpress.org (euskaraz) | |
Iturri-kodea | https://core.trac.wordpress.org/browser, https://develop.svn.wordpress.org/trunk/ eta https://github.com/WordPress/WordPress |
WordPress edukiak kudeatzeko sistema (EKS) bat da. GPL lizentziapean argitaratzen den software librea da eta doakoa da. PHP programazio-lengoaia eta MySQL datu-basea erabiliz garatua dago.
2017ko otsailean 10 milioi webgune nagusien %27,5ean erabiltzen zen.[1]
2022an Joséphine Baker bertsioa argitaratu zenean, Interneteko webguneen %43 hornitzen zuen tresna informatiko honek, eta 836.016 kode lerro zituen. Kalkulatu zen 226 pertsona-urteko lan-esfortzua beharko litzatekeela zerotik egiteko, eta 11.167.354 euro inguruko kostua lukeela. Azken bertsioan bakarrik, 624 kolaboratzailek parte hartu zuten softwarea hobetzen.[2]
Ezaugarri nagusiak
- Estandarrekin bat datozen XML, XHTML eta CSS fitxategiak sortzen ditu
- Lotura kudeatzailea
- Pluginentzako sostengua
- Kategorien arteko loturak eta bidalketa bati kategoria ugari esleitzeko aukera
- Trackback eta Pingback
Sariak
2007an sari bat lortu zuen CMS software hoberena gisa. 2009an CMS software hoberenaren saria Pack argitaletxeak emanda.
Lokalizazioa
Librezale taldeko boluntarioen esku egon da urtetan WordPress euskaraz mantentzeko ardura.[3]
Widgets
Wordpress-ek "widget" sistema bat dauka inplementaturik 2.2 bertsiotik aurrera, hainbat aukera ematen dituena eta diseinurako oso malgua dena. Oso erabilgarriak dira baina batzuetan arazoak sortzen dira txantiloi guztiek ez baitituzte widget multzo berdinak onartzen.
Ahultasunak
BlogSecurity-k wordpressen aurkitu diren zenbait ahultasunen zerrenda dauka.[4]
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Blog
- CMS
Kanpo estekak
- Wordpress euskaraz
- (Ingelesez) WordPress tutorialak
- Datuak: Q13166
- Multimedia: WordPress / Q13166