Zamalzain
- Artikulu hau Zuberoako maskaradako pertsonaiari buruzkoa da; margolana gaitzat duena beste hau da: «Zamalzaina (margolana)»
- Artikulu hau Zuberoako maskaradako pertsonaiari buruzkoa da; antzinako lanbidea gaitzat duena beste hau da: «Zamaltzain»
Zamalzaina | |
---|---|
Zuberoako maskarada gorria | |
Zamalzaina, Larraineko maskaradak Barkoxen, 2010 | |
Datu biografikoak |
Zamalzaina Zuberoako maskaradetako pertsonaia da, gorrien taldeko kidea. Aitzindari edo dantzari nagusietako bat da. Gerrian parpailazko kota batez beztitutako zaldi baten itxura darama. Batzuen arabera zaldizko gerlari bat irudikatzen du, eta beste batzuen ustez zentauroa.[1]
Buruan, lore, luma, xingola eta xaflatxoz apainduta dagoen eta kopetan ispilu bat duen kapela darama. Soinean, jaka gorria, urrez brodatutako bularralde zuriarekin, belus beltzezko galtzak, urre koloreko apaindura eta litsekin, galtzerdi zuriak eta azpantar beltzak ditu, eta eskuan zigor bat. Zaldiaren itxura, 1,50 metro inguruko luzera eta zume edo zur arinezko egitura dituena, estalitako uhalez bitartzen loturik dago dantzariari. Bularralde eta ipurgainean tapaki gorria du, eta honen azpian parpaila zuri zabala. Zaldiaren lepoa eta burua zurezkoak dira.[2]
Pertsonaia honen antzekoak dira Lantzeko inauterietako zaldikoa[2] eta Sanferminetako zaldiko-maldikoak.[3]
Erreferentziak
- ↑ Aitzindariak. Etxahun alkartea, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-2-14).
- ↑ a b Santamaria, Javier. Zamaltzaina. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2023, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-2-14).
- ↑ Garamendi Azcorra, Maria Arene. El teatro popular vasco (semiótica de la representaci6n) (y 11). ojs.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-2-14).
Kanpo estekak
- Datuak: Q12269196
Zuberoako maskaradak | ||
---|---|---|
Gorriak : Txerreroa • Gathuzaina • Kantiniersa • Zamalzaina • Entseinaria • Marexalak • Khestuak • Jauna eta Anderea • Laboraria eta Laborarisa • Kükülleroak |