Arenberg poni

Arenberg poni
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Alemania
SinonimoakNordkirchen

Arenberg poni edo nordkirchen, (alemanez: Arenberg-Nordkirchener Pony), Alemaniako bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamaina zein hainbat ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Arraza desagertzeko egoera larrian dago. Abere kopurua 20-25 abelburu artean kokatzen da.

Arrazaren historia

Arraza XX. mendea sortu zuten eta horretarako Dülmen poniak zein Lituaniako konik zaldiak erabili zituzten. Nahasketa hauen helburua zaldiketarako poni gogor eta iraupen handikoa sortzea izan zen. Bide tarte handiak nekatu gabe egiteko gai izango zena[1]. Delachaux gidaren arabera nahasketa hauetan Panje poniak eta Galestar zela poniiak erabili zituzten, baina hau ez dago hain garbi.

1903. urtean Paula de Esterhazy kondesak Nordkirchener jabetzak Engelbert von Arenberg dukeari saldu zizkion. Dukeak egoera erdi basatian zeuden ponien talde bat mantendu zuen Nordkirchenerren beraien habitat naturalean[2]. Arraza Dülmen poniaren antzekoa zen eta 1923. urterako finkatua zegoen.

Arraza desagertutzat jotzen zuten 1960. urteko hamarkadan. 1980. azken abelburuak sakabanatuak izan ziren eta Alemaniar zela poniak asimilatutzat jotzen ziren.

1984. urtean ordea, arraza Berlingo Nazioarteko Aste Berdean aurkeztu zen eta 1995. urtean abere talde oso txikia aurkitua izan zen.

Arrazaren egoera

Zaldi arraza hau desagertzeko arrisku larrian dago. Munduan 20-25 zaldi baino ez dira ezagutzen[3]. Beste iturrien arabera 13 abelburu baino ez dira[4].

Ezaugarriak

-Altuera, soin gurutzera, 1,20-1,40 cm. artean kokatzen da.

-Koloreari dagokionez barietate handia dago arrazan. Arenberh poniak beltzak, gorriak, gaiztankarak eta urdinak.

Erreferentziak

  1. a b http://www.theequinest.com/breeds/arenberg-nordkirchener/
  2. https://www.petmapz.com/breed/arenberg-nordkirchener-pony/
  3. https://www.horsebreedspictures.com/arenberg-nordkirchener-pony.asp
  4. https://web.archive.org/web/20111001015314/http://www.equinekingdom.com/breeds/light_horses/arenberg_nordkirchen.htm

Kanpo estekak

Arrazari buruzko WEB horrialdea

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q641693
  • Wd Datuak: Q641693
  • i
  • e
  • a
Euskal Herriko
arrazak
Europako
arrazak
Ameriketako
arrazak
Asiako
arrazak
Ozeaniako
arrazak
Afrikako
arrazak
Desagertutako
arraza
etxekotuak
Antzinako
zaldi arraza basatiak
Desagertutako historiaurreko
zaldi arrazak
Desagertutako historiaurreko
ekido espezie eta azpiespezieak
  • (Denak desagertuak, przewalski zaldia izan ezik)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arenberg poni