Batak poni

Batak ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Indonesia
SinonimoakKuda-deli. Batak zaldia

Batak ponia, edo Batak zaldia Indonesiako Sumatra uharteko bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean kokatzen da.

Arrazaren zabalpen gunea Sumatrako erdialdea da, baina Indonesiako beste zenbait poni arrazen kasuan bezala (Baliko poniaren kasu), bere jatorria mongoliar zaldietan dago, kasu honetan arabiar zaldiekin nahasturik. Arabiar zaldiekin nahasketa hau etengabe jarraitu da arrazaren ezaugarriak zela-zaldia bezala hobetzen joateko.

Etimologia

Indonesieraz arraza Kuda-Deli, Kuda-Batak deitzen da.

Indonesiako beste hainbat poni arraza

Indonesian badira zortzi bertako poni arraza. Zalantzarik gabe uhartedian haibeste uharte izateak, irlen artean poni arraza ezberdinen garapena bultzatu du. Indonesiako poni arrazak honakoak dira: Batak ponia, Gayoe, Sandalwood ponia, Deli ponia, Baliko zaldia, Javako ponia, Timordar Ponia eta Sumba eta Sumbawa poniak[1].

Erabilera

Batak poni bat 1898. urteko argazkian.
Batak poni bat, zaldia

Indonesiarrek hobeturiko Sumatrako poni arraza hau inguruko uhartetako zaldi arrazak hobetzeko erabili omen dute. Indonesian bakarrik sandalwood poni delako arraza jotzen da Batak poni baino hobeagoa.

Ezaugarriak

  • Kolorea: Batak poniak kolore bakarrekoak dira; hori-gaztainkaratik ilun-gaztainkarara edo beltz kolorekoak[2]. Koloreak aldatzen joan dira aukeraketarekin.
  • Altuera: Batez besteko altuera soin gurutzera. Zaldiak 126 cm. Behorrak 122 cm.
  • Gorputzera: Poni hauek argalak dira, baina indartsuak aldi berean. Zaldi arraza honen akats gehienak, askotan izaten duten bazka eskasaren ondorio dira. Poniek buru fina dute eta soslai zuzen edo arinki artezekoa.

Populazioa

7.500 buru FAOren arabera, arriskutik kanpo dago beraz. Ez dago poni hauek kontserbatzeko programa berezirik.

Erreferentziak

  1. http://www.lexiqueducheval.net/lexique_races_b.html
  2. https://archive.today/20120711201616/http://lprdad.fao.org/cgi-bin/EfabisWeb.cgi?sid=af74c716ea5be1d74d3405b194f2a3e9,reportsreport8a_50008493

Kanpo estekak

  • (Frantsesez) Zaldi arrazei buruzko hiztegia
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q810706
  • Commonscat Multimedia: Batak ponies / Q810706

  • Wd Datuak: Q810706
  • Commonscat Multimedia: Batak ponies / Q810706
  • i
  • e
  • a
Euskal Herriko
arrazak
Europako
arrazak
Ameriketako
arrazak
Asiako
arrazak
Ozeaniako
arrazak
Afrikako
arrazak
Desagertutako
arraza
etxekotuak
Antzinako
zaldi arraza basatiak
Desagertutako historiaurreko
zaldi arrazak
Desagertutako historiaurreko
ekido espezie eta azpiespezieak
  • (Denak desagertuak, przewalski zaldia izan ezik)