Bittor Kapanaga
- Artikulu hau Otxandioko euskaltzaleari buruzkoa da; «Kapanaga» euskal izena asmatu zioten Nafarroako udalerria gaitzat duena beste hau da: «Cabanillas»
Bittor Kapanaga | |
---|---|
Kapanaga (lehena ezkerretik) Aita Oinandia eta Laspiurrekin, Arantzazun, 1963an | |
Bizitza | |
Jaiotza | Otxandio, 1925eko urriaren 15a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Gasteiz, 2011ko uztailaren 14a (85 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Bittor Kapanaga Elorza (Otxandio, Bizkaia, 1925eko urriaren 15a - Gasteiz, Araba, 2011ko uztailaren 14a) euskaltzalea eta euskal idazlea zen.
Aita eta ama euskaldunak zituen, aita kaletarra eta ama baserritarra. Bost urtedun, amak erdara apur bat irakatsi eta eskolara joan zen, dena erdaraz ikasten zen garaian. Zortzi urte zituela aita hil zitzaion, zorte txarreko ebakuntza baten ondoren. Ama hiru seme-alabekin geratu zen bakarrik.
Hamar urte zituela gerra hasi zen, hegazkinetatik ihesi aititak Berrizen zuen baserriraino heldu zen. Bertan bederatzi hilabete eman eta gero Otxandioko baserri erre suntsitura itzuli ziren kale-baserri bizitzara, behi pare bat eta lur batzuekin.[1]
Hogei urtedun, Eibarrera joan zen lanera. Egunez, fabrikan aritzen zen, eta gauez, Armeria Eskolan. Industria-maisu ikasketak egiten zebilela, herri hartako gerraosteko euskal mugimendua sortu zuen, beste zenbait euskaltzalerekin batera. Gauez, euskara irakasten hasi zen Klub Deportiboan. 1953an, Euzko Gogoa aldizkarian hasi zen idazten; geroago, Zeruko Argian, Anaitasunan eta beste batzuetan. 1978an, Euskera erro eta gara liburua argitaratu zuen, euskararen erroen bila joanda.[2]
Eibarren 13 urte egin eta Otxandiora itzuli zen kooperatibak sortu eta antzeko beharretara, beti ere hiru zaletasun hauekin: euskaraz idatzi, hizkuntza ikertu eta baratza zaindu.[1]
Bittor Kapanagak eta Gontzal Mendibilek elkarrekin sortu zuten Bagare euskal abesti ezaguna, 1974ko negualdean: Kapanagak jarri zizkion hitzak, eta Mendibilek musika.[1][3]
Lanak
Saiakera
- Euskera erro eta gara (1978, egilea editore)
- Badator olentzaro (1995, Olentzaro)
- Olentzaro: sua hilda (1995, Olentzaro)
- Olentzaroren aurpegiak (1995, Olentzaro)
- Olentzaroren lagunak (1995, Olentzaro)
- Oxinondoko gertaerak (1995, Olentzaro)
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Bizkaiko idazleen zerrenda
Kanpo loturak
- Bittor Kapanaga literaturaren zubitegian
- 2005. urtean Argia aldizkarian eginiko elkarrizketa.
- 2005. urtean Berria egunkarian eginiko elkarrizketa.[Betiko hautsitako esteka]
- Anaitasuna aldizkarian 'Kapanaga' bilaketaren emaitzak 94 artikulu.
- i
- e
- a
- 1992 Jon Bilbao
- 1993 Bernardo Estornes Lasa
- 1994 Eusko Ikaskuntza / Euskaltzaindia
- 1995 Koldo Larrañaga, Benito Ansola, Pio Caro Baroja, Fernando Larrukert, Nestor Basterretxea, Euskadiko Filmategia
- 1996 Antonio Zavala
- 1997 Bittor Kapanaga
- 1998 Juan Jose Agirre
- 1999 Jose Maria Jimeno Jurio
- 2000 Klaus Niebel
- 2001 Juan San Martin
- 2002 Labayru ikastegia
- 2003 Gerardo Bujanda
- 2004 Txillardegi
- 2005 Gotzon Garate
- 2006 Jakin
- 2007 Maiatz Elkartea
- 2008 Juan Zelaia
- 2009 Euskal Herriko andereñoak
- 2010 Imanol Urbieta
- 2011 Iñaki Beobide
- 2012 Benito Lertxundi
- 2013 William Douglass
- 2014 Anuntxi Arana
- 2015 Durangoko Azokaren sortzaileak
- Datuak: Q12255293