Iñaki Beobide
Iñaki Beobide | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zumaia, 1934ko abenduaren 8a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 2024ko urtarrilaren 14a (89 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-ekoizlea eta kultura-ekintzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Iñaki Beobide Agirrezabalaga (Zumaia, Gipuzkoa, 1934ko abenduaren 8a - 2024ko urtarrilaren 14a) Herri Gogoa diskoetxearen sortzaileetako bat izan zen, eta Euskal Kantagintza Berriaren hainbat disko grabatu zituen Donostiako estudioan. Jarrai antzerki taldean atzerriko antzerkigileen obrak euskaratu eta taularatu zituen, eta Ikuska liburu saila sortu zuen. ETBren sorreran ere parte hartu zuen.[1] "Egin, betetzear zeuden esparruak jorratu, bultzatu, lagundu, bideak jarri", horrela definitu du bere jarduna Beobidek.
Biografia
Diskogintzan aritu aurretik, euskara eta kultura sustatzen lan handia egina zen Iñaki Beobide, batez ere antzerkiaren arloan. Jarrai taldean hasi zen euskal kulturgintzan eragiten, 50eko hamarkadaren hondarrean. Talde hartan zeuden, besteak beste, Ramon Saizarbitoria, Xabier Lete, Arantxa Gurmendi, Juan Antonio Arozena... Euskarazko antzerkia berritzeko eta zabaltzeko kudeaketa lanean buru-belarri aritu zen hainbat urtez, eta, besteak beste, Antzez Taldeen Elkartea eta Antzerti aldizkaria sortzen lagundu zuen Beobidek.
Saizarbitoriarekin Gazte naiz atala sortu zuen geroago Zeruko Argia astekarian -Joseba Agirre ezizenez sinatzen zituen artikuluak-, eta, Ez Dok Amairuko kideekin zuen harremanaren ondorioz, Herri Gogoa diskoetxea sortu zuen, 1967an. "Gure denon arteko lotura euskaraz sortu nahia izaten zen. Kultura eta hizkuntza mailan ezin zen gehiago itxaron baldintza hobeagoen zain" (1). Geroago, Pako Miangolarraren laguntzarekin, grabazio estudio bat sortu zuen Donostian, eta han grabatu zituen Euskal Kantagintza Berriaren hainbat disko esanguratsu.[1]
70eko hamarkadaren hastapenetan, Ikuska saila sortu zuen Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" eta Benito del Vallerekin batera, euskarazko liburugintzan eta hezkuntzan ere eragiteko.
Hamarkadaren amaieran, Gipuzkoako Diputazioko Dantza, Antzerki eta Ahozko Literaturako arduradun izendatu zuten, eta Euskal Dantzarien Biltzarreko idazkaria izan zen. 80ko hamarkadan, ETB sortzeko proiektuan aholkulari gisa sartu zen, eta geroago ekoizle lanak egin zituen. Euskaltzain urgazlea da.
2011n Gerediaga Elkartearen Argizaiola saria jaso zuen.[2]
Haren alaba Olatz Beobide aktoreak jarraitu du antzerki tradizioa familian.
Erreferentziak
- Edukiaren zati bat «Iñaki Beobide» artikulutik hartua da. Artikulu hark Jon Eskisabel du egile, eta Creative Commons Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 lizentziarekin argitaratu da Badok euskal kantagintzaren atarian.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- i
- e
- a
- 1992 Jon Bilbao
- 1993 Bernardo Estornes Lasa
- 1994 Eusko Ikaskuntza / Euskaltzaindia
- 1995 Koldo Larrañaga, Benito Ansola, Pio Caro Baroja, Fernando Larrukert, Nestor Basterretxea, Euskadiko Filmategia
- 1996 Antonio Zavala
- 1997 Bittor Kapanaga
- 1998 Juan Jose Agirre
- 1999 Jose Maria Jimeno Jurio
- 2000 Klaus Niebel
- 2001 Juan San Martin
- 2002 Labayru ikastegia
- 2003 Gerardo Bujanda
- 2004 Txillardegi
- 2005 Gotzon Garate
- 2006 Jakin
- 2007 Maiatz Elkartea
- 2008 Juan Zelaia
- 2009 Euskal Herriko andereñoak
- 2010 Imanol Urbieta
- 2011 Iñaki Beobide
- 2012 Benito Lertxundi
- 2013 William Douglass
- 2014 Anuntxi Arana
- 2015 Durangoko Azokaren sortzaileak
- Datuak: Q12260027